Identifikazio-datuak
Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jakinarazten da www.lorentzorecords.com webgunea Lorentzo Records SL titulartasunpekoa dela, helbidea Besoitaorue 55 , Sallobente auzoa, 48240 Berriz (Bizkaia) eta IFK: B489850. Webgunearen titularrarekin edozein komunikazio elektroniko izateko: ait@lorentzorecords.com
Xedea
Lorentzo Records SL-ak erabiltzaileen esku jartzen ditu webgune honetako edukiak. Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla.
Jabetza intelektuala
Lorentzo Records SL da webgune honen jabea, eta bere titulartasunpekoak dira hor jasotako eduki ezberdinak, erreferentziak, testuak, argazkiak, irudiak, logotipoak, bai eta webgunearen diseinua eta egitura ere.
Bermerik ez izatea eta erantzukizunetatik aske geratzea
Erabiltzaileak webgunetik edozein eduki deskargatzen duenean, bere erantzukizunpean dihardu eta askatasunez hori onartzen du. Hortaz, erabiltzaileak beren-beregi askatzen du Lorentzo Records SL erantzukizun guztietatik, kalte-galerak gertatzen direnerako, kalte-galera horiek edozein motatakoak izanik ere.
Datu babesa
Lorentzo Records SL-ak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra 2016/679 betetzen du. Beharrezkoa denean bakarrik biltzen ditugu zure datuak, behar direnak soilik, eta egiten dugun orotan haiei egindako trataeraren berri emango dizugu, baita zure eskubideez ere.
Gure pribatutasun politika kontsulta dezakezu esteka honetan
Cookie-en politika
Martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuak xedatzen du zenbaterainoko xehetasunak eman behar dira cookie-ei buruz; horri jarraituz, orri honetan jakinarazten dugu zein den Lorentzo Records SL-ren webguneko cookie-en politika. Cookie bat web-orri jakin batzuetan sartzean ordenagailuetara deskargatzen den fitxategia da. Besteak beste, cookie-ek erabiltzaile edo ekipo baten nabigazio ohiturei buruzko informazioa bildu eta berreskuratzeko bide ematen diote web-orriari. Cookie-ek zein informazio jaso duten eta ekipoa nola erabiltzen den, erabiltzailea nor den ezagutzeko balia daitezke.
Web-orri honetan erabiltzen diren cookie-ak
Gure webgunean cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu. Lorentzo Records SL-ak erabiltzen dituen hirugarrenen cookie-ak Google Analytics-en analisi cookie-ak dira.
Analisi cookie-ek erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute eta, horrenbestez, web-zerbitzua erabiltzen dutenen estatistika neurketak eta analisiak egitea. Lorentzo Records SL-aren web-orriaren nabigazioa aztertzen da, zerbitzuen eskaintza hobetzearren.
Edukiak eta erabilera-baldintzak
Webgunearen titularrak bere buruarentzat eskubidea erreserbatzen du, edozein unetan eta aurretiazko jakinarazpena egin gabe ere, webgunearen edukiak eta horiek erabiltzeko baldintzak aldatu, garatu eta eguneratzeko. Erabiltzailea webgunean sartu den unearen arabera, une horretan indarrean dauden erabilera baldintzak bete beharko ditu; hori dela eta, erabiltzaileak erabilera-baldintzak irakurri beharko ditu aldian-aldian.
Jurisdikzio-eskumena
Honako baldintza hauek interpretatzeko orduan edo zerbitzua erabiltzeko orduan, edozein gatazka sortzen denerako, Lorentzo Records SL-ak eta erabiltzaileak hitzartu dute gatazka hori epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dutela.