Skip to content

Nor gara

Lorentzo Records Berrizen (Bizkaia) ingurune lasaia eta inspiragarria dagoen punta puntako eta ibilbide arrakastatsua estudioa da. Hemen, bere lehen maketa grabatzen duten taldeetatik, talde arrakastatsuenen lanetaraino egiten ditugu.

Estudioko grabaketa gela desberdinen baldintza akustiko bereziak eta teknologia berrienaren erabilera, musikari edo talde guztien nahi edo behar desberdinei erantzun egokiena emateko aukera ematen du; adibidez, talde osoa batera grabatzerako orduan, edo horma aldakorren bidez sonoritate ezberdinak lortzeko.

Eta urrunetik ez da arazorik; badugu bi litera hirukoitzadun logela, estudio parean, zu musikaz besterik ez arduratu ahal izateko.

Gure estudioa hobe ezagutzeko ala edozein informazio gehiago eskuratzeko, gurekin harremanetan jarri zalantzarik gabe.


Estudioak dituen gelak:

KONTROL ARETOA

Kontrol aretoak 34 m2 (8 x 4,5) ditu, akustikoki neutrala, harria eta egurrarekin beste material zurgatzaile batzuk konbinatuz. Aldamenean 6 m2ko makina gela independiente bat eta egon gela bat daude.

1. Gela

15 m2ko gela akustikoki lehorra, sabai eta pareta bat soinu zurgatzaileekin, beste pareta harrizkoa eta lurzorua moketa eta egurrarekin.

2. Gela

17 m2ko egurrezko gela akustikoki bizia, zurgapen sabai eta egurrezko paretekin, haietariko batek hiru aukera akustiko ezberdin izanik (egur laua / egur banatzailea / material zurgatzailea) edozein aukera musikala sortzeko aldaberatasuna lortuz.

3. Gela

Tamaina handiko gela honek, 70 m2ko azalera eta 5 metroko batez besteko altuerarekin, pareta lapranak ditu eta akustikoki bizia da.

Estudioko beste gelak:

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula.

Cookie politika